Miarritzen, Maider Arosteguyk 2026rako herriko kanpaina abiatu du
PRENTSA OHARRA
1/10/2026


Larunbat honetan, Urtarrilaren 10ean, Maider Arosteguyk, Miarritzeko auzapeza eta 2026eko herriko hauteskundeetarako hautagaiak, bere kanpainaren abiatze ofiziala emanen dio, Miarriztarrei idekia den topaketa denbora batean.
Hurbiltasunaren eta elkarretaratzearen nahian dagoen abiatze bat
Kanpainaren permanentzia bat idekitzen du Maider Arosteguyk, Miarriztarrekin
harremanak eta elkarrizketa leku gisa pentsatua.
45 Gambetta karrikan kokatua, toki hau deneri idekia da, egun guziz. Bere agintaldiaren
hastapenetik jadanik erabili duen lan metodo batean jarraitzen du : biztanleekin
harremanetan egoitea, trukatzea, entzutea, haien beharrak biltzea eta erantzunak haiekin
eraikitzea
.
Garai politiko egituratzailea
Sekuentzia ezberdinak ekarriko ditu kanpaina honen abiatzeak:
Maider Arosteguy-ren hitza hartzea,
Formakuntza politiko partaideen hitza hartzeak, Miarritze-rentzat engaiatutako
desmartxan ekartzen duten sustengua eta konfiantza erakustera etorriak.
Sei urteko ekintzak
Kanpaina abiatze honek, Miarritzentzat eta Miarriztarrentzat egindako 6 urteko lanaren
balantzeari denbora bat emaiten dio.
Horrela, ondoko asteetan hiru bilkura publiko antolatuak izanen dira:
Urtarrilak 17, larunbata, 11:00etan – Koliseoa
Urtarrilak 24, larunbata, 11:00etan – Biarritz Atlantique Hotel Lizeoa
Urtarrilak 31, larunbata, 17:30tan – Elkarteen etxea
Elkartze eta elkarbizitza une bat
Gertakari hau bururatzeko, zintzur bustitze bat eginen da errepublikar opil tradizionalaren
inguruan, deneri idekia den elkarbizitza eta harremanetarako izpiritu batekin.
"6 urtez, Miarritzentzat eta Miarriztarrentzat etengabe lanean ari izan gira. Harro nago
egindako lanaz eta konpromiso kolektiboaz, gure hiria aintzinarazteko. Kanpaina hau
engaiamendu horren jarraipenean kokatzen da, eskakizun eta energia berberarekin.
Harreman, elkarrizketa eta arduraren garaia izan behar da, Miarritzen etorkizuna
eraikitzen segitzeko, Miarriztarrekin ", dio Maider Arosteguyk.
Contacts
Nous contacter
contact@maider2026.fr
Se rencontrer à la permanence
45 rue Gambetta, 64200 Biarritz
Du lundi au samedi : 10h/12h - 15h/19h
Le dimanche : 10h/12h
