Miarritzen, Maider Arosteguyk elkarretaratzearen zeinupean bere kanpaina abiarazten du bere kanpaina

PRENTSA OHARRA

1/10/2026

Larunbat honetan, Maider Arosteguyk, Marritzeko auzapez eta 2026ko herri

hauteskundeetarako hautagaiak, bere kanpaina abiatu du Miarriztarrei idekitako topaketa

denboran, eta Miarritzerako bere hautagaitzaren inguruan eskuina eta zentroaren biltzeko

dinamika batean.

Maider Arosteguy-rekin batera, hainbat alderdi politikoek hartu dute hitza 2020tik engaiatua

izan den ibilbideari babesa eta atxikimendua emateko: Horizons, Euzko Alderdi Jeltzalea, les

Centristes eta Nouvelle Energie. Engaiamendu ezberdinak, sinesmen partekatu bat adierazten

duena: Miarritzerentzat engaiatua den lanari segida baten beharra, metodo batekin,

argitasunean eta erantzukizunarekin

"2020tik iparrorratz bat badu Miarritzek. Maider Arosteguy du izena. Proiektu baten obratzeak

iraupena eskatzen du, testuinguru orokorrak egonkortasuna eskatzen du. Maider, norabide

argia da, fidagarria eta asumitua da hirirako ", erran du Jacques-Emmanuel Saulnier

Miarritzeko Horizons herriko ordezkariak.

Pantxoa Bimboire Haritschelhar, Iparraldeko Euskal Alderdi Jeltzalearen presidenteak azaldu

duenez, "gaur Maider Arosteguyk engaiatu elkarretaratzearekin bat egitea deliberatzen dugu,

egindako lana, Miarritzeren alde duen engaiamendua eta azken sei urteetako emaitzak ikusirik.

Hiriarentzat hasitako ekintzarekin jarraitzeko borondatearekin bat gatoz. Gu, Maiderrekin! "

François Hauretek, Les Centristes alderdiko 64 departamenduko ordezkariak, 2020az geroztik

eraman lanaren jarraipena orroitu du: "Duela sei urtetik, Maider Arosteguy-rekin batera aritu

gara lanean, konfiantsan eta ekintzetan. Bilana sendoa da, metodoa frogatua da, eta gaur

egun, naturaltasunez, hurrengo agintaldirako baimena berritzen diogu ".

Marie Bouyrelou, Energia Berriko departamenduko ordezkariak dinamika kolektiboa

azpimarratu nahi izan du: "Hemen biltzen gaituena eskakizun bera da Miarritzerentzat eta uste

osoa dugu Maider Arosteguy dela egokiena hiria seriotasunez, engaiamenduz eta idekitasunez

aitzina eramaten segitzeko".

Max Brisson, Pirinio Atlantikoetako senatari eta Errepublikanoen federazioko presidenteak,

herriko auzapezaren tokiko errotzea eta duen ikuspegia azpimarratu ditu: "aspaldiko

Miarritztarra, hiri honi atxikia, badakit Miarritzek behar duen jarraipena eta anbizioa. Maider

Arosteguy da, gaur egun, Miarritzeko distira jarraraizteko aterabiderik hoberena ".

Bilana eta elkarrizketa denbora baten idekitzea Miarriztarrekin

Kanpaina abiatze honek, halaber, sei urteko agintaldiaren balantzeari buruzko sekuentzia baten

idekitzea adierazten du. Ondoko asteetan, zenbait bilkura publiko antolatuak izanen dira,

egindako lanaren partekatzeko, eztabaidatzeko eta etorkizunari begira kolektiboki

proiektatzeko:

  • Urtarrilaren 17an, larunbatez, 11:00etan – Koliseoa

  • Urtarrilaren 24an, larunbatez, 11:00etan – Biarritz Atlantique Hotel lizeoa

  • Urtarrilak 31, larunbata, 17:30tan – Elkarteen etxea

"Kanpaina hau azken sei urteetan egindako lanaren jarraipenaren baitan kokatzen da. Gaur

idekitzen da ardura, harremana eta elkarretaratze izpirituarekin, Miarritzen etorkizuna

eraikitzen segitzeko, Miarriztarrekin ", adierazi du Maider Arosteguyk ekitaldiaren ondotik.